Komuneko paperean XXVII

Imanol Epelde
0

Ez dago Game Overrik

gure pantailetan

apurtutako bragak

dira gure etorkizuneko

bandera

eta astintzean

orgasmorik ederrenean

garaitzen ditugu

loredun horma zuriak.

 

Bandera bakarra gudan,

guda bakarra banderan.

 

Eta guk,

inutilok,

argi fosforeszenteak salbazio direlakoan,

deabruek jartzen gaituztenean dantzan,

bekatuak konfesatzeko.

 

Madarikatuak ume jaio berrien

odoletik edaten dutenak!

 

Madarikatuak 8 urteko nesken gernua

bedeinkatzen duzuenak.

 

Game Overrik ez

gure erlojuetan.

Denborak odolkiak erditzen ditu

desesperatuta.

Eta guk kaka egiten dugu barrikadetan,

suak luzaro iraun dezan.

 

Izan gaitezen serioagoak

            mesedez

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA