Eguraldi iragarpenen komenientziaz

Imanol Epelde
0

Igande eguerdia zen. Eta hurrengo asteko eguraldi iragarpena ari ziren ematen ETB 2an, Euskalmeten eskutik. Maiatzaren 1a osteguna tokatzen zelako asteburu luuuzea genuen zain gehienok. Lainotua eta euria ari ziren iragartzen asteazkena arte. Eta asteazkenetik aurrera, lainotua. Eta neure artean pentsatu nuen eguraldia ematerakoan ere engainatu egiten gaituztela, edo engaina gaitzaketela gutxienez. Igande hartan astebururako eguraldi ona, edo balekoa emanda, milaka lagunek buruan generabiltzan planarekin jarraitzeko motiboa izan genuen. Aldiz eguraldi txarra egingo zuela iragarriz gero gure asteburu luuuzerako planak baztertuko genituen akaso, eta zeinek daki, etxe ingurutik ez mugitzea edo gutxi mugitzea erabaki. Badaezpada.
Eta eguraldi iragarpenak norbaitzuen komenentziaren arabera egiten badira?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA