Liburu hau blog honetan Gazta eta Zikinbrilloak idatzitakoagatik irakurri nuen. Pelikula ikusi ez badut ere oraindik, ikusiko dut, blog berean dagoen erantzun bakarrak pelikula nondik jaitsi daitekeen aholkatzen duelako.
Erraz eta goxo irakurri dut nobela eder hau, baina “best sellerra” zergatik den ulertu gabe. Horrelako arrakasta zergatik izan duen ulertu gabe. Eta horrelakoetan nire jakintza literarioekin erridiKULO sentitzen naiz. Eta pentsatzen dut hobe dudala beste liburu bat irakurtzen hasi derrepente, sustoa pasatzeko.
Adibidez, Jon Martinen ERO liburua. Ipuin laburrez osatutako liburua. Egunero bi edo hiru leituz astebetean irakurria. Baleko liburua. Ausartuko naiz esaten. Ausartu naiz. Eta liburuez kritika egitean Andu Lertxundik behin idatzia dakart gogora: kritikariak irakurriko lituzkeela literatura egiten… eta niri horrelakoetan, literatura egiten hasteko gogoa sortzen zait.
1 Iruzkin
garai batean idazten nuen, dexente idazten nuen, baina bizitzaren gorabeherek etenarazi egin zidaten bide hori, ta irakurri ere lehen dexente irakurtzen nuen, baina azken aldian liburu baten usaina zein den nahikoa ahaztua daukat.
horrelako testuak irakurtzeak bat animatu egiten dute gauzak berhartzera