Engainuzko dosi bat, mesedez!

Imanol Epelde
0

-Hi, Maneto!

-mnnbai…

-Hi, Maneto! Engañuari buruzko zerbait behar diat, engañuarekin zerikusia izan dezakeen zerbait, pelikula bat, liburu bat, kontakizun bat…

-…

-Hi, zer edo zer ba al daukak?

Utziak pentsatzen edo horrelako zerbait erantzungo zidan, betere inportantziarik eman gabe. Eta hurrengo egunean, nik asko espero gabe, hara non etorri zitzaidan liburu batekin: Jim Thompsonen 1280 almas.

Etzekiat honen bila henbilen baina hauxe bururatu zaidak nei. Handia. Ustekabean eginiko oparia bezala, norbait zure eskaerekin buru hausten ibiltzeak ematen dizun plazera. Eta bigarren plazera liburua irakurtzeak emandakoa. Nobela beltza beltzean. Zinikoa, sarkastikoa, irakurterraza, gaiztoa, odoltsua, gezurretakoa. Engainuaren erreinuaren isla paregabea. Orain Berriaren eskaintzarekin 3 eurotan lor daitekeen liburua euskaraz. Nik gaztelaniaz irakurria. Eta edozeini aholkatzekoa.

Mila uzker Maneto!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA