Bihar jaikiko gara berriz,
bihar ikasiko dugu ibiltzen berriz,
bihar hilko gara berriz oheratzerakoan,
kafe hutsa hartzerakoan,
zigarro bat itzaltzerakoan.
Bihar, bihar egingo dugu gaurra, eta gaurra atzotuko,
bihar, biharraz egingo dugu amets autobusetako kristaletik
orainari begira
Bihar izango naiz izan nahi dudana
izan nahi dudan izaterakoan izan nahiko nukeena arnastuz.
Baina bihar, bihar ez da ezer gertatuko, gaur gertatu ez denik.