Heroiak eta hobiak

Imanol Epelde
0

Engañuarik agertzen ez den nobelarik ez dago. Ez bizitzarik ere. Egia osorik eta gezur osorik ez dagoelako. Baina, engainuaz ari ziren nobela edo liburuen bila ibili nintzen sarean eta lagun artean. Lagun batek liburu bat gomendatu zidan eta sarean liburu honen erreferentzia topatu nuen, Ernesto Sabatoren Sobre héroes y tumbas.

Eta engainuaz ari da liburu ikaragarri hau. Bai. Baina ez engainuaz soilik. Martini buruz ari da, eta Alejandraz. Eta Argentinaz, eta sexuaz, eta eromenaz, itsuez, gerrez. Zuretaz eta niretaz.
Ikaragarria. Aspaldian irakurri dudan liburu osoena. Blog honetan uste dut liburu guztiei atera diedala bainaren bat. Baina ez, honi ez diot bainarik aterako. Irakurri beharreko liburua. Hemendik aurrera nire liburu gustukoenen zerrendan sartuko dut eta apalean jarriko. Mila esker Sabato!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA