Irailean egingo dut urtebete blogarekin hasi nintzela, Blogarin. Doako zerbitzua da Blogari eta alde horretatik eskerrak ematea baino ez dagokit, baina zerbitzariarekin arazoak ugari izan dira eta jendeak ezin izan du erantzun artikulurik, errorea ematen zuelako gehienetan. Ilusionatuta nago blogari lanetan jarraitzeko baina baldintza hobeak eskatzen ditut horretarako. Beraz, uda ostean, oporren ostean, zerbitzariz aldatuko dut, gauzak ez badira asko aldatzen eta Blogarik emandako hitza betetzen ez badu behintzat.