Jainkorik baden, ez den. Eta baldin bada guk zer egiten dugun hemen, zertarako gauden. Nola egin jainkoa gure tranpan erortzeko! Baina azken finean, ez al gara gu, soilik gu, guk geure buruari jarritako tranpan eroriko garen bakarrak?
“eta Hau Bizitza da
beste ofiziorik ez daukat”.
Eta ni izan naiz, zapata eta guzti, Jon Gerediagaran poesia liburu honen tranpan erori dena, udako tren bidaiako geltokiak poemaz poema egin dituena, ardoz bataiaturiko gauren bat edo beste poemaz busti duena. Eta gerora ere noizik eta behin poemak hartu eta puntu eta komak lekuz aldatzen saiatuz tranpa berriak sortzen saiatu dena.
Ikaragarria. Jon Gerediagaren poemak idazteko modua, Bizitza poematan arrastatzeko gaitasuna, Poemak bizitzan kristal gainean zizelarekin idazten bezala.
Asko dira oraindik geltokian geratu zaizkidan poemak. Itzuliko naiz. Eta berridatziko ditut batzuk komuneko paperean.
2 Iruzkin
mmm… ederki. Gustura, oso gustura, irakurriko ditut poema berridatzi, berrikusi, berrinterpretatu, berziklatu horiek. nahi duzunean has zaitezke, zian naukazu. Eta orijinalak ere irakurriko nituzke. Liburua pasako?
nei gaur ANTON CHEJOV gomendatu ziatek… bere edozein ipuin edo idatziren liburua lortu eta gozatzea gomendatu ziatek… eta nik ba gombidapena hiri ere luzatzen diyat!
(kartela eta pegata etab dena biali nian ezta?)