Ez naiz liburu luzeak irakurri zalea. Nahiago ditut laburrak, txikiak, atzeko poltsikoan sartzen diren horietako liburuxkak. Uda honetan ordea, liburukote handi (tamainaz eta izenez) bat hartuta abiatu ginen Italian barrenako tren bidaian. Eta inoiz blog honetan eskuminak bidali izan baditut San Petersburgotik, horregatik izan da, Italian ibili arren nobela honekin Errusiara ere egin dugulako ihes orririk orri, trenik hartu behar izan gabe, deskribatzen duen garaietan barneratuz.
Tarteka luuze egin zait, bestetan eder, eta oro har atsegin, nahikoa arin irakurtzen delako elkarrizketa ugari eta esaldi laburrei esker. Liburu hau ez da Tolstoia izan baina zinez diot irakurriko dudan hurrengo liburua bakeroen atzeko poltsikoaren tamainakoa izango dela gehienez. Ez handiagoa.
Baina Anna Karenina irakurrita, noizbait helduko diot Leo Tolstoiren beste liburu ezagunari ere: Gerra eta bakea.
1 Iruzkin
Niri izugarri ona iruditu zitzaidan, beharbada irakurri dudan libururik onena. Oso interesgarria dirudit XIX. mendeko errealismo errusiarra (Tolstoi, Dostoyevski, Chejov).