Utzidazu min ematen

Imanol Epelde
0

Honelako esaldi eta kontzeptu motozerrak erabiltzen ditu Castillo Suarezek eta bati bere postal-poemak irakurtzean barrua izozten zaio. Ez du leuntzen poemarik, eta arkatza zorroztuegiarekin idazten du, neguaz, negarraz, gezurraz, bakardadeaz, maitasunaz, gaixotasun bat bailitzan…
Italiako tren bidaian ere bidaide izan nuen Castillo Suarezek berak oparitutako Souvenir poema liburua eta poema gehienak elkarren artean zerikusi handirik ez duten pintzeladaz osatutako koadroak iruditu zaizkidan arren, asko izan dira gustatu zaizkidalako borobildu poema eta lerroak.

 

(…) Ea noiz hasten garen hizketan. Ea nor hasten den lehendabiziko gezurra defendatzen.

 

Castillo, ni hasia naiz dagoeneko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA