Nirekin etorriko litzateke gosaritara, eta zerbituko nioke arrautza parea hirugiharrarekin, etxeko balkoian. Eta galdetuko nioke ea zenbat etxetan edo zenbaten bihotzetan gosaltzen duen goizero, egunsentirik ederrenak hainbestetan zapuzteko. Ez, gaur ez dut irratirik piztuko goizean, ez periodikorik leituko.
Eta berritu berri dituzten poesia hodi hauetatik barna egingo dut buelta bat! Egunsenti ederrean…