“Altxatu nahi dudan gona bat da mundua”

Imanol Epelde
0

Aspaldian ez dut inolako liburu kritikarik idatzi hemen. Ez da izan liburuak irakurri bai baina kritikarik idatzi ez dudalako. Aspaldian liburuak esku artean hartu eta barneratu ezinean nabil. Gauean etxera iritsi, afaldu eta ohean irakurriko dudalakoan, ordu laurdenerako begiei zabalik eutsi ezinik lo hartzen dut maindireen epelean.

Hani F. Kureishi. Intimitatea. Itzultzailea: Harkaitz Cano

Liburu hau ere poliki irakurri dut, irakurraldi etenetan, baina gustura. Itzulpena da eta gustura irakurri dut, itzulpena denik ohartu gabe. Bizi dugun mundua motibagarri, bizigarri egiteko ditugun zailtasunak islatzen dira nobela honetan, ihes egin beste erremediorik ez dugulako topatzen sarri. Baina nora egin ihes? Norengandik? Nor utziko dugu bidean? Nor hartuko alboan? Liburuko pasarte batean ageri den moduan:

Bizitza gehiago eskatzen didan grina horrena da errua; grinaz betetako izakiak gara, zaku bete irrika setati…

Noraezean dabil liburuko protagonista, grinatsu, eta liburuaren azalean atetik sartzen den argi urriak baino ez dio erakusten bidea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA