Koadro hautsi bi
elkarren gainean
beso beltzaran bat
erloju bat. Geldirik.
Zigarro bat bizirik
aurrenekoz
azkenekoz
Lorontzi gorri eta berde bat hutsik
Kartaboia pistola moduan
gerrian
kargaturik
bang! bang!
eta orduan
gorputz hautsiak
eskua lekukoa eutsiz
eta nik itxita dagoen
leihoa irekiko nuke
beste eskuarekin
laranjak nola hazten