Komuneko paperean LI

Imanol Epelde
0

Oinutsik asfalto gainean

         txingurri eta eltxorik gabe

         gure terrenoan.

 

Eguzki diagonala

         orri koadratuetan

         itzalak etzaten.

 

Etxe atariko argia pizturik

         bonbilari deskantsua noiz emango zain

 

Boligrafo urdinak idatzita ditu

         barruan letra, poema eta nobela oro.

         Paperak kontra egiten dio.

 

Haizeak iparraldetik joko balu

         ez nituzke erre aurreko letrak idatziko

         arropak garbitzen dauden bitartean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA