Egiazkoak ziren
umetako jolasak
panpin buruak
lego eta
koloretako arkatzak.
Marrazten genituen eguzkiek
irribarre egin zuten
eta kotxeekin jolasten ginen hegan egitera.
Orain kotxeekin bizitza jokatzen dugu.
Orain ez dugu medikutara jolasten,
antibiotikoz anestesiatzen
eta
ronez itotzen garenean,
arrastorik exotikoenak sudurreratzean.
Irudimena lapurtu digute
irudimena saldu dugu
eta serioegiak eta aspergarriegiak bihurtu gara.
Jolas gaitezen bizitzera
umeak jolasten diren bezain serio.
Noizbait hasi gaitezen:
bizitzera jolasten!