Bakea zuekin eta ez besterik. Esaldi honekin laburbilduko nuke -laburbiltzerik balego!- Arthur Schopenhauerrek Norbere burua ezagutzeko artea liburuan adierazitakoa. Urrun eta ezkor sumatu dut gizaki eta emakiongandik. Eskertzen zaio, halere, filosofia praktikoa egitea, alegia, azaltzen du nola jarri landutako ideiak eta filosofiak praktikan gure eguneroko bizitzan. Nola izan norbera. Horretarako bere bizitzako zenbait esperientzia kontatzen ditu, zenbait gogoeta egiten eta finean, bizitzarako artea zein den azaltzen bere ustetan: autarkia, norbere buruarekiko errespetua izatea eta azaltzea, norbere burua maitatzea, bakardadearen goraipamena, inteligenteak izateko batzuek soilik duten aukera (aristokrazia inteligentea), jarrera misantropikoa eta abar luzea… Guztietatik, ordea, nahiko urrun eta hotz harrapatu nau. Denekin haserre zegoenaren ustean, baina badira esaten dituen egia berdaderoak ere, sarritan argi esaten ausartzen ez garenak.
Liburu ttikia da oso eta gogoeta ederrak egiteko modukoa hartarako gogorik duenarentzat. en el trato con el otro sexo, etc.: