Haizetea, haize + te, haize bolada edo haize aldia den bezala da elurtea, elur + te, elur aldia, edo elur aroa. Horregatik diote urtea ere, ur + te, uraren aroa edo uraren zikloa dela, eta urte berriaen hasiera mahatsekin ez baino, ura, ur berria edanez ospatzen zutela zenbait herritan. Oraindik ere ohitura da nafarroako zenbait herritan gaueko 12etako kanpaiak entzun ondoan herriko neska-mutilak herriko iturri nagusira joan eta pitxer bat urez bete ondoan kantari etxez etxe aritzea ur berria eskainiz, propinatxoren baten truk.
Ez dakit egia den, ez den egia, baina sinesgarria bada kontua, eta sinesgarria ez ezik naturalagoa ere bai mahats jate telebisibo horretatik urrun. Horregatik guk eta gure etxekoek ohitura dugu gaueko hamabietan herriko iturrira joan (Salbideko iturrira) eta baso bat ur berriz beteta ur-te berri onak desiatzea elkarri, ur trago eder eta fresko bat eginez.
Urte berri on denoi!