1984

Imanol Epelde
7

Aspaldian nuen begiz joa liburu hau ere. Apalategian hautsak jaten zenbait egun egin ondoan nire magalean hartu eta aritu naiz liburua leitzen azken egun hauetan. 1984. Nik 7 urte izango nituen orduan eta nekez pentsa dezaket horrelakorik gertatzen zenik urte haietan, nekez pentsa dezaket gaur egun horrelakorik gertatzen denik, G. Orwellek 1944. urtean aurreikusitako 1984 hartatik. Baina asko dira topa daitezkeen antzekotasunak. Eta beldur handia ematen du horrek. Orwellek 1984. urtean egiten duen mundua beldurgarria delako, edozein gizatasunetik urrun. Eta gurea ere halakoxea bihurtzen ari direlako eta garelako. Anaia handirik ez zaigu falta, ez eta gure herria Ministerio faltsutan gobernatzen duenik ere (Justizia, Hezkuntza, Segurtasuna bezalako hitzak biolatuz). Badago zer hausnartua liburu honetan 2027a ez dadin 1984 urrun hura sekula izan, liburuaren pasarte batean dioen gisan "etorkizunaren irudia ez dadin izan bota bat gizaki baten aurpegia betirako zapaltzen".
 

7 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA