Lo zaude
baina oraingoan
ez dizut argazkirik aterako.
Alfabetoetan existitzen ez den letra
bat marraztu dute zure hankek
eta besoek ez dute punturik
jarri nahi kontatzen ari diren istorio ederrean.
Horregatik esnatuko zinen
eta emango zenidan muxu
trena martxan jarri denean,
muinoetan harresituta
ikusten ditugun herriek
ezkutatzen dituzten sekretuak
xuxurlatu nahi izango bazenizkit bezala.
1 Iruzkin
Ez da izango munduak ezagutu dun poemaik ederrena.
Ezta zuk idatzitako onena re.
Baña bai iñoizko bidaiaik onenian naola (gaudela) gogoratzeitena… Urtebete ta pikuko bidaia luuuuuuze ta aldi berian labur hontan.
Bñ ez gaitezen kursiyak izan, ta jarrai dezagun goizero ipuinak eta sekretuak gosaltzen!