Izan zitezkeen eneak ere

Imanol Epelde
2

Idazle bati irratiko elkarrizketa batean entzun nion poemak bazkalosteko pasteltxoak bezala jan behar zirela, banaka eta astiro. Dastatuz. Halaxe irakurri dut Joseba Sarrionandiaren hau ere: Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak. Oheratzerakoan poema bat edo beste irakurriz. Poeta askoren poemak aurkitzen dira bertan, batzuk Joseba Sarrionandiaren iruzkinekin hornituta. Nik biak irakurrik ditut gustura, poemak: askotarikoak. Idazle berrienganako interesa sortzearekin batera. Eta komentarioak: akaso, aipamen gehiago bota ditut faltan, gustura jakiten baitira poemen eta autoreen edo garaien inguruko aipamenak.
Batez ere poema liburu bat irakurtzean norbaitekin edo norbaitzuekin liburuaz aritzeko beharra sortzen zait halakoetan; besteek liburuarekin izan dituzten bizipen eta sentimenduak jakiteko, halako poemarekin zer ulertu duten jakiteko, gehiena zer eta zergatik gustatu zaien jakiteko. Literatur txoko bat falta dugu herrian. Txokoa badaukagu, literatura da falta dena.

2 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA