Beldurra diot hasi berri den hauteskunde kanpainari. Beldurra diot ustez politika egiten ari den korbatadun irudizalearen promesari. Nik beldurra diot manifestazioetara joateri. Beldurra diot edozein polizia autori. Hezurretarainoko izua sentitzen dut Justizia Jauregien aurretik pasatzen naizenean. Beldurra diet egunkarietako titular terroristei. Beldurra diot, benetako beldurra diot demokraziari.
Oraingoan ere ez dut botoa emateko eskubiderik izango. Oraingoan ere "politika" egiten jarraituko dute alderdi politiko guztiek, hauteskunde aurretik eta ondoren. Nahi duzuena esango duzue, nahi duzuena: ez da alderdiak ilegalizatzerakoan odolik ikusten, hildakorik. Baina sudur zuloko ileak erretzen dizkizuen kirats hori demokrazia zerraldoarena da. Martxoaren 1ean emango den boto bakoitzarekin ustelduko den zerraldoarena.
3 Iruzkin
Baita hi ere!!!!jajaja
grabau zak e asteazkenekua, ondo ibili!!!
demokrazian bizi gara… edo bizi omen gara… mayoria absolutuen diktaduran… horixe da demokrazia… 364 egun burugarbiketarako eta egun bakar bat hausnarketarako… y asi nos va la vida…
Silveirak oso antzeko zerbait idatzi dik gaur asteroko zutabean: “Hauteskunde hauetan bozkatzera joaten diren guztiak izango dira demokrazia puta mierda hau den bezalakoa izatearen arduradun nagusiak. Denak. Gero eta parte hartze handiagoa, gero eta puta mierdagoa izango da demokrazia hau. Zuen bozetan neurtuko da Euskal Herrian pairatzen dugun demokraziaren kaka usainaren intentsitatea. Bozkatu abertzale, eta kakaren usaina kaka gorri, zuri eta berde bizi-biziz margotuko duzu. Bozkatu legez kanpo, eta kaka hau guztia ez dela demokraziaren usaina idatziko duzu. Zeuk aukeratu”.