• Nitaz
  • ETXEPARE RAP
  • IKUSGELA
  • ZERENBASKOAK
  • KOMUNEKO PAPEREAN
  • Harremanetarako
Komuneko paperean
by Imanol Epelde
  • Komuneko paperean

Komuneko paperean LVIII

Imanol Epelde
2009-02-16
1

Liburuak aurrerako irakurtzen ditugu

gure bizitzak bezala.

Oharkabean deserriratu nahian

behiala umetan klase guztiaren

aurrean jaunartzeko galtza berrietan

kaka egin genuenekoa,

zakila gogoaren kontra

miazkatu ziguten ikatz garaia,

maitasunari azala erauzi ziotenekoa.

Aurrera begiratzen dugu

atzeak erraietan gehiegitan egiten digulako horzka.

Baina liburuak ere

atzekoz aurrera irakurrita bakarrik ulertzen dira ondo.

About Me

Imanol Epelde.
Autokritika umoretsua egunEROkotasunari

1 Iruzkin
    xarma (e)k dio: Erantzun
    2009-02-19, 12:16

    jajaja polemika sortu dezue kalapitan artikuluakin eh! …. ba beizak… alde batetik ondo ziok… jendiak behintzat erreakzionatzen dun edo ez prueban jarri berra ziok sarri… eta gauzarik gordiƱenekin ere umorea egitea nik ondo ikusten diat. gauza batzukin umorea egitean bakarrik hartzen baitizkiagu gai horiek serio! jeje oraindik eztiyat irakurri baƱa… zuengan konfiatzeyat!

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Zoazte denak pikutara!2009-02-14
21ean 27 urte bosgarrenez2009-02-20
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA