Goizean jaiki eta hamaika katu izaten zituen zain jangela estuan.
Katu bakoitzari ematen zion jaten bere katiluan,
bakoitzari gustuko zuen poltsatik,
bakoitzari komeni zitzaion dietatik.
Oilaskoa labean ipintzen zien batzutan,
barazkiak egosten besteetan,
untxiren bat ere bai noizbait.
Asteazken hartan
hamaika beharrean
hamar katu agertu zitzaizkion.
Eta katuek ez zuten untxi erregosirik jan nahi izan
eta labetik atera zuen bezala
sartu behar izan zuen frigorifikoan
bezperan erositako untxiaren alboan.
Hozkailuko atea ixtean
konturatu zen,
(orduan bakarrik konturatu zen)
labean sartu zuena
ezin zitekeela
bezperan
erositako untxia izan…
1 Iruzkin
MARTXOSOA edo MARTXO(OSO)A hortxe zagok gakoa!!
jeje hiri gustatzen bazaik nei ere bai!! jajajaa
ea hilero ttak detalle kuriosoren bat jartze zioun kartelai.. naizta jendia ez fijatu… mezua hortxe jungo dek
bi milloi esker