Komuneko paperean LX

Imanol Epelde
3

Pijametan esnatzen zara despertadore jeloskorrekin

eta bustitzen kafetan, madalenekin.

Hortzak garbitu dituzu kontzientzia delakoan

periodikoa leitzen atentatuak non izan diren jakiteko bakarrik:

etxe alboko kiroldegian, Barajas erdian edo Erromako burtsan.

 

Atzoko zapata zikinak ez dituzu jantzi nahi izan berriro

eta astiro ispiluaren aurrean egin diozu zure itzalari tiro,

(badituzulako mila eta bat motibo).

 

Horregatik margatuko zenituen ezpainak,

zure tristeziaren orbainak eta tamainak

egiten dizkizun irainak ez ditzan baldintza

geroak eta orainak, desesperantzak estaliko dituelakoan

perfume horren usainak.

 

Eta agian, akaso, horregatik marraztuko zenuen

irribarre bat begitan, behin eta birritan, komuneko baldosen argitan.

 

Euriak baina disfrazak erauzten dizkizu

eta haizeak ere ematen dizu abisu aizu!

Egizu barruak eskatzen dizuna izan zaitezen zu!

 

Utzi egun batez edo biz begizulo nekatuek

sala zaitzaten, egunen baten, esan dezaten:

lehen ez zenuen ondo ematen!

Baina orain zure ahaleginen ordain

kanpotik eta barrutik aurkitzen zaitut lirain,

ipuinetako printzesak bezain.

 

Eta sakrifizioz sakrifizio, nik ez dut zurekin parke bateko bankuan

eseritzea baino desio,

ametsak ez daitezen izan fikzio.

3 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA