Kezkatuta bizi ditut aspaldian gazteen artean eskolan entzuten ari naizen komentarioak. Zarauzko aterpetxera, itxuraz, inork inguruan nahi ez dituen zenbait gazte etorkin ekarri dituzte, marokoarrak itxura batean gehienak. Eta bolo-bolo dabiltza gazte hauen inguruko esamesak: mugikorrak lapurtzen harrapatu dituztela, neskak bortxatzen saiatu direla, mutur joka entretenitzen dituztela arratsaldeak, kola arnasten dutela…
Beldurgarria da gazteek moroez nolako amorruz eta ezinikusiz hitz egiten duten entzutea. Beldurgarria komentario horiek gazteenak soilik ez direla jakitea: “lehen Zarautzen bizikleta lotu gabe lasai uzten genuen eta orain ezinezkoa da hori”, “pentsaezina da Zarautzen orain indarkeria arriskurik gabe gure seme-alabak lasai kalean uztea” eta horrelakoak. Eta izango da egiatik asko. Eta puztutako egiatik ere bai akaso. Aterpetxera ekarri dituzten gazte denak ez direlako horrelakoak izango, aterpetxera ekarritako guztiak horrelakoak izanda ere horrek ez duelako marrokiar guztiak horrelakoak direnik justifikatzen. Areago, moro puta horiek ez dira herrian gertatzen ari diren gaitz guztien erantzule. Lehen ere bagenituen herrian lapurrak, bortxatzaileak eta drogazaleak. Orain ere bai, baina diferentzia batekin: orain badugu urkamendira nor eramana. Eta kondenak behin betikoa dirudi krisi hotsak entzuten (oraindik ez sobera igertzen) hasi garen garaiotan…
2 Iruzkin
generalizatzeak ez dik ezertako balio… ezta denak saku berean sartzeak ere… eta gezur pila ere ari da kalean bolo bolo… baina kuadrila bat bereak eta bi egiten ari dela nabaria dek… eta horiek zerrikume galantak dituk… (datozen tokitik etorrita etta bizi dituken egoeran bizita) ezerk eztik justifikatzen egiten ari ditukena….
orain… guk ere ez dezagun azkarregi eta itsuegi kaka bota ahotik!!
muxu bi
atzo telebistan ikusi niyan!!
bai irakurri diyat egunkariyan deialdiya.. bai bai panikua sortzia eztek plana…. inor eztekela gustoa biziko eta eztikelako ezer soluzionatuko. polizia gehio ere eztek soluziyua…. inoiz ez!! gaur ere etxera bidian topatu dizkiyat… geo ta urte geyo berdin edo okerro eta ez ote gaituk ohartzen hezkuntza hutsegiten ari dala …. gero eta miserableaguak baikaituk!!
gustoa jarraitukoyat zerbeza baten inguruan!