Gauza politikan ez

Imanol Epelde
3

eta are gutxiago orain, Lazkao Txikik zioen gisan: politikan ez dago gauza politikan. Francisco Lopez izendatuko dute lehendakari seguruenera eta garai zailagoak datorzkigu euskaldunoi, euskaradunoi. Horregatik diot nik, une hau probestu behar dugula:

1. Aukera bat delako azken urteetako dekadentzia etengabeari frenoa jartzeko
2. Galtzeko lehen baino gutxiago dugulako
3. Batasun premian guztiok gaudelako

Horretarako ezinbestekoa da niretzat:

1. Umiltasun politikoa izatea, inor ez da ezeren ez inoren zentro izango
2. Politika egitea bideragarri izatea, gero eta indar gutxiagoz jotzen duen indarrari atseden emanez
3. Aterabidea gu guztion eskuetan dagoela sinestuz, behingoz urte luzeetan motibatu, ilusionatu, indartuko gaituen proiektu bat sortzea

Hor dago nire ustez klabea: ilusionatzea. Etorkizuna argituko duen proiektu motibagarria behar dugu lana indarrez egiteko. Eta hori lortzeko ez dago horrelako krisi ekonomiko eta politikoa baino parada egokiagorik. Hemendik urte batzuetara urte hauek klabe, inflexio puntu izan zirela esan dezaten, dezagun.  

3 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA