ikusi genuen larunbat honetan Aulestiako herri frontoian Ander Lipusek zuzendu eta Nafarroa Beherako 15 bat herri antzerkilarik eginiko obra. Pierre Lartzabalen testua hartu eta gaur-gaurko soineko, eszenografia eta begiz taularatu zuten obra. Ikusgarria. Batetik, gure biltegian jasotako testua hartu, hautsak kendu eta gaurkotasun handiz taularatu zutelako. Bestetik Nafarroa Behereko antzezleak gurean izan genituelako, lehenbizi antzezten eta gero parrandan, mugarik gabeko hizkuntzan elkarrekin hizketan. Eta zer esanik ez, herri honek egindako bidea berrikasteko aukera eman zigulako, izango garenaz edo izan nahi dugunaz gauzak argitzen laguntzeko intentzioz, barre erraz eta gidoi merkeetatik urrun, ekarpenez beteriko obra osatuz.
Handia Ibañeta antzezlanarekin egin duten balentria!