Vodafonen fakturak euskaraz jasotzen ditut. Bueno euskaraz edo, euskararen antzeko lenguajeren batean. Hemen duzue iritsi zaidan azken faktura (behean). Ea nork uler dezakeen SMS fácil hori zer den (koadro gorrian jarria). Eta badakit hizkuntza kalitatearena ez dagokiola zuzentasun ortografiko eta gramatikalari soilik. Makina bat testurengatik kexatu beharko nuke hemen bestela. Baina kasu honetan ez dago ez zuzentasun, jatortasun ez egokitasunik ere.
Deitu nuen Vodafonera eta eskatu nuen euskaraz hartuko ninduen norbaitekin aritu nahi nuela. Bai, bai oraintxe jarriko da. Baina azkenean erdaraz bukatu behar izan nuen nire kexua azaltzen. Hurrengo hilabeterako akatsak zuzendu ezean Boda-foneri dibortzioa eskatuko niola agindu nion. Ikusiko zer erantzuten didaten. Ikusiko aldaketarik egiten duten. Baina bide batez ez legoke gaizki, Vodafoneko bezero zaren horrek ere konpainiara deituko bazenu euskarari egiten dioten isekaz kexaka.
Ikus faktura eta irakurri. Eta esplikatu zer esaten den (hobeto ikusteko egin klik bertan):