WC
Atea danba-danba, jota ere
ez da iristen komunera sartzeko txanda
inork ez du erantzuten barrutik demanda
tripi bat janda a ze parranda
bi mutil daude urduri zain, bi oilo gazte bezain
ta galdetzen dute nor ote barruan dagoen oilanda?
Atea danba jo eta eztanda entzunda danba!
Bigarren tanda ere alferrik izanda!
Beraz, barrura! Zertan izan duda!
Inor barruan badago mareatuta geratu da!
Baina ez keba, hi haiz hi zokor mazua Aitor!
Ez al haiz konturatu ez zegoela inor?
Baina igual dik, mugitu hadi,
atera poltsa, orain ez lotsa,
eta Travel Clubeko karneta
sartuko diagun arrasto puska honek bizitza itzuliko ziguk eta!
Bi lagun sartu dira,
eta sartuta atera dira,
Taberna ilunaren dantzatoki erdira.
Komunean! Gauza asko dauzkagu komunean,
egunean hainbeste ordu bertan pasatzen ditugunean!
Gero bi neska, nesken komunean inoiz lekurik ezta,
aguantatu nahi ez bada betiko erreska.
Badoaz mutilen komunera.
Sartu dira, bai, baina atera? Hori da galdera.
Uka ezinak, egia minak dira kaleko uste eta dotrinak
gizonezkoen komunak eta oiloaren ipurdia beti zikinak.
Baina bueno, azkenean, sartu dira
hanpo putzu eta hango paret izerditsu
esfortzu handiarekin
kontuz ezer ukitzearekin!
Galtzak jaitsita airean
kementsu lanak egin ostean
pintada bat egin dute erdiko postean:
Gizon zerria! Hau al dek hire aberria?
Komunean! Gauza asko dauzkagu komunean,
egunean hainbeste ordu bertan pasatzen ditugunean!
Ogia, pastak eta periodikoak saltzen dituzten kafetegi horietako batean,
amona bat dago komuneko atean
sartu da barrura halako batean eta bat-batean
ohartu da aitona bat daukala zain bastoia esku artean
maitasun aitortza bat egin nahian muxu ematean.
Letra hau denok izango duzue oroimenean:
baldosa xuriko komuna publikotan pornografia irakurtzen ari zenean
haragiaren plazerrak plazer gose direlako azkenean
asko aritzen dira bakarkako lanean.
Baina komun publikotan, ez, komun publikotan
nor ausartzen da esertzen erdi garbitutako zulotan
auskalo zenbat ipurdi bolkan atera diren komun hortan
egunero-egunero, behin, bitan, askotan!
Aholku eske baldin bazatoz zu
eta haragi goseak asetu behar badituzu
udal liburutegitan, komun garbitan aukera hobea duzu egitan!
Ordu gehienak ohean pasatzen ditugu egunean
gainerako ia denak berriz komunean!
Zenbat aldiz ateratzen gara
esku garbiekin komunetik
kontzientzia herren izan arren?
Zenbat ordu ematen ditugu ispiluaren aurrean
ezpain, begi eta aurpegi ederregiz atera nahiz,
begizuloak estaliz,
kanpoko ederrak egin dezan dizdiz,
behin eta berriz,
iragarkitako irriz.
Ah! Eta komunaz mintzo garela…
ez ahaztu egunean behin gutxienez dutxatu behar dela,
hau da erregela
gorputzean behar bezela ematea txanpua eta gela
bestela,
konturatuko dira txerria zarela,
Ta dutxatzen ez bazara…
marka denetako koloniak eta perfumeak dauzkazu, hara:
Zara, Escada edo Prada beharbada
Horrela baietz zugan errepara,
bai bertan eta bai ehun kilometrotara,
eta ez dute aborigen bat zarenik pentsatuko hartara!
Komunean! Gauza asko dauzkagu komunean,
egunean hainbeste ordu bertan pasatzen ditugunean!
Bukatzeko fedean,
zerako zerean larrituta sartu
eta tokatzen bagara inoiz gelaxka berean
betiko legean
idazten aurkituko nauzue komuneko paperean
1 Iruzkin
adox…bakoitza bere frikismoagaz…zorionez