Bizitako bizitzako sekuentzia ahantziak

Imanol Epelde
3

Gure etxean txuri-beltzeko telebista zegoeneko garaiak gogoan ditut oraindik. Nola jartzen eta kentzen genuen plantxatzeko mahaiaren gainean eta nola ikusten genuen aitak, amak eta hirurok sukalde epelean telebista ttiki zahar hura, un dos tres. Egun batean korrika batean kablea behartzearekin batera telebista lurrera bota nuen. Egun asko pasa genituen telebistarik gabe. Baina telebista berria etorri zenean koloretan etorri zen eta ordutik ni ere banaiz Popeye, Tintin, Felix katua eta bereziki Arale.
Oso gogoan ditut neskatila bihurri hura eta Pinguin herria eta eguzki mukitsua eta pertsonaia estrainio guztiak. Hain ditut gogoan nire bizitzako sekuentziarik gogoangarrienetakoak berpiztu dizkidala youtubek. Eta hemen jarri nahi izan dut nostalgietatik urrun, gure barruko ume txikia esnatzeko ahaleginean, eguneroko arrazionalkeria txatxua ridikulizatzeko asmoz.

3 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA