Eta mezua ematen ikasi. Sinistu behar dugu aldaketak beharrezkoak ez ezik derrigorrezkoak direla gure herrian. Gure herriko munizipalek gero eta polizia nazional jite handiagoa dute, herritar asko lanik gabe geratzen ari da, txosnak kendu nahi dituzte politika egiten duten akusaziopean eta Batzoki berria San Pelaiotarako inauguratuko dute baimenak nahierara erabilita, emakumeak asasinatzea salatzeko Herriko tabernako eta gaztetxeko jendea soilik kontzentratzen da eta zinegotzi burusoila udaletxeko lehiotik egoten da begira Winstonak erretzen, jendeak badaki "periodikoa" fatxa dela baina Diario Vasco aukeratzen du eta espainolez irakurtzen… Indiferentziak jota gaude gaiso. Eta indiferente izaten segiko dugu goseak behartuta, pentsioak kobratu ezinik eta hipoteka ordaindu ezinik kalera protestan atera beharko dugun arte. Baina orduan (ere) milaka polizia eta kamara izango ditugu zain eta telebistatik (eta periodikotik, klaro) hiritar txintxoak izateko eskatuko zaigu, protestak modu baketsun egiteko eta bla!
Orduan bakarrik ohartuko dira batzuk aterabiderik gabeko kartzela batean gaudela preso.
3 Iruzkin
aupa txo
hemen estatuko hc talde onenetarikuan myspace: http://www.myspace.com/zincmyspace
Ez da sinestekoa gure egoera kaxkarrak ikusita nolatan jarraitzen dugun gure agintari, munitxipal, diario txasko eta abarrek dakartzatenak sinesten!!!
Erlijioak indarra galdu duela dirudien hontan, gure aldaketa eta borrokarako grinean baƱo, horoskopoan, McDonaldsean, kontsumismoan eta Holan sinesten dugu.
Kendu ditzagun maskarak eta bakoitza denetik, izan nahi duenetik, barruan sinesten duenetik eraiki dezagun askoz ere jendarte parekide eta justuagoa…
Erlijioak ez du indarra galdu… sineskerak aldatu besterik ez dira egin. Jendea oso kritikoa da kontu elizkoiekin, baina edozer irensten du zientziaren, teknologiaren, demokraziaren eta abarren aitzakian. Horiek bai direla itsu-itsuan jarraitzen ditugun erlijioak.
Kritikoagoak izan behar dugu, krisi honetatik zerbait produktiboa lortu nahi badugu.