Etxe bat
Etxea egin liteke litsez
egin liteke bitsez
eta nahi izanez gero
egin liteke banintzez
edo zitzez edo zipitzez
eta gotortasuna nahi duenak
egin lezake bortitzez
baina leihoduna izanen bada
egin beharko du ibiltzez
(oinetakoak burubako iltzez)
etxea egin liteke belarrez edo ihintzez
zuk egin zenezake hitzez
ederragoa da anitzez
zure hitzez
ate guztietako giltzez
Etxe bat jarri diogun izen SKT Sekuentziaren bigarren diskari, Koldo Izagirreren Rimmel liburuko poema batean oinarrituta. Diskoa hilaren 26an Zarauzko txosnetan jotzekoa dugun kontzertuan aurkeztuko dugu. Informazio eta kantu gehiago laster.
3 Iruzkin
hau goguak diska esku artean ikusteko eta zuzenean entzuteko!!!
gora skt!
Letra ixugarri ona dek txe!!
ni re jungo naiz, nola ez! baina, inundik inoa, ez dizut sujetadoria botako…