Hegazkinean eskuineko eserlekuan dudana Suitzan bizi den biolontxelo jole argentinarra da. Kontserbatorioko irakaslea omen. Eta osketraren bateko kidea. Nobela bat bizirik. Baina ni galdera interesgarriak egiten asmatu ezinik geratu naiz solasaldi laburrean.
¿Cómo está la situación en el País Vasco? galdetu dit. Eta ni zer erantzun ez nekiela geratu naiz. Ondo gaudela esan? Tinko jarraitzen dugula? Edo inoiz baino okerrago gaudela, inoiz baino inbadituago, inoiz baino makurrago. Diskurtsoaren premia larrian nago kanpo politika egiteko.