ABA XVII

Imanol Epelde
0

Buenos Aireseko etorbide handi eta zabalena. 9 de Julio. 9 karril norabide bakoitzeko. Iluntzeko 9ak dira. Gautu du. 9 gradu baino gutxiagoko hotza. Eskalestriaren erdian zuhaitz bakarreko irla bat eta familia bat. Andre, 3 haur-neskatila ttiki eta aita. Pailasoz jantzita aita. Semaforoa gorrian irteten da errepidera eta malabarak egiten hasten semaforoa berdatzean autoetatik limosnaren bat jasotzeko esperantzan. Oinez pasa gara gu euren albotik. Guri ere "una monedita" eskatu digute. Eta guk ere ez diegu eman.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA