ABA 100

Imanol Epelde
0

Hara ehungarrena Buenos Airesetik. Atzo itzuli ginen La Pazetik egun osoko hegaldiaren ondoren, 3 eskala eginda. Oraintxe ohartu gara atzean utzi dugunaz. Buenos Aireseko trafikoa ordenatuegia iruditu zaigu, kale etorbideak garbiak, janzkera eta jendeak etxeko… Boliviarekin alderatuta. Bolivia bakarra baita eta europak asko.
Asteburua dugu aurretik orain. Eta praktikan bizitza europarra egingo dugu: erosketak egitera merkatura goaz gero, etxean bazkalduko dugu eta iluntzean antzerki obra bat ikustera irtengo gara. Gaur ostirala, bihar larunbata eta igandean 21:00etan hartuko dugu itzulerako abioia. 101. ABA izango da azkena. Hortik aurrerakoak etxetik idatziko ditugu. Berriz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA