Eta bihar ere bai. Ez noa ezer ikustera. Ez noa sinfoniarik entzutera. Ez noa hitzaldi edo erakusketarik bisitatzera. ZUregana noa: zu ikustera, zu entzutera, zu bisitatzera. Asteburu bat izango da. Bi lo eta egun eta erdi bat baino ez. Baina elkar biziko dugu denbora, erlojuak poltsikoan gordeta. Eta mapa guztiak erreko ditugu bide guztiak ikasi ditugulako dagoeneko, bide guztiak zuregana ematen dutelako. Elkarrekin egon gabe ere batera goazelako.