Edozein herri ekitaldiren oinarri dira. Atzean daude. Ezkutuan. Oholtzan hortzak beste batzuk erakusten dituzten bitartean eurak ikustezin bihurtzen dira. Baina eurak dira dena delako ekimena unegune horretan izatearen responsable bakarrak.
Atzo Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikan bezala, gaztetxean antolatzen den edozein gauzetan bezala. Beti daude hor. Euren ikustezintasunean presente. Horientzat denentzat nire ohore eta miresmen guztia. Gaur eta beti.
1 Iruzkin
aupa zapata!!!!
egia dek bai…. eta ezkutuko arte horrek ere gozamen asko ekartzen dizkik… arte bat baitek azken finean…. eta beste norbaiti arte horretaz gozatzen ikusteak beti sartzen dik arte horretan murgiltzeko gogoa…. abenduan…. bertso eta ke artean… arte horretaz hirekin gozatuko diat!!! beste behin!!!sarritan topatu bainauk hirekin arte horretako eskultura artean!!
muxu bi zapata
xarma