• Nitaz
  • ETXEPARE RAP
  • IKUSGELA
  • ZERENBASKOAK
  • KOMUNEKO PAPEREAN
  • Harremanetarako
27zapata
by Imanol Epelde
  • 27zapata

Bizitza, itxi gabeko zirkulua

Imanol Epelde
2009-11-02
1

Bizitza instante bat dek

eta eternitatea.

Bizitza itsaso ezezagunetara nabigatzen duen

botila bat dek

mezua berridazten duena

olatuz olatu.

Bizitza zerbeza hotz bat ere badek

edo intuizio bat

edo trumoia

suzkoa

elektrikoa

mingarria.

Bizitza, Manex, itxi gabeko zirkulua dek,

hari bat:

eusten gaituen

gidatzen gaituen

asmatzen gaituen

mugak zirriborratzeko.

Eta plazer handia dek

ohore unibertsala

hirekin urratzea bizitzaren openstreetmapak

goazen portura goazela

konpainia noblean

egiten dugulako

dudalako

instante bat

eternitate bat

izanagatik.

About Me

Imanol Epelde.
Autokritika umoretsua egunEROkotasunari

1 Iruzkin
    bidezbide (e)k dio: Erantzun
    2009-11-04, 18:13

    muxu bi manexi !

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Lagun ikustezinak2009-10-31
SKT SEKUENTZIAren bigarren diskoa: ETXE BAT2009-11-03
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA