Lehen kolpea larunbat honetan eman genuen Zestoan. Euskal Herriko gazte mugimenduaren topaketetan izan ginen gure komun eta guzti. Eta eskerreak! Karpa elegantea bai baina gertuan ez baitzegoen komun publikorik inon.
Zestoan bertan egin genuen uda ondoreneko lehen errezitaldia. Gustura geratu ginen. Ikusita batez ere saio amaieran jendea interesaturik gerturatu zitzaigula emanaldia euren herrietara eramateko eskatuz. Altsasu, Arrasate eta Zumaiako jendea gerturatu zaitzaigun eta guk ilusio handiz hartu genuen proposamena. Konkretatzea baino ez da falta orain.
Hemen ikusgai lehen saioa, maiatz urrun hartan Zarauzko Arranon egin genuenean grabatutako irudiak.