Zeinek esan behar zuen garai batean koaderno ezberdinetan eta gero blogean bateratu nituen poemak komuneko paperean argitaratura ikusiko nituenik noizbait. Burutik pasa bai, egiten zitzaidan, baina horixe, pasa. Horrelakorik egitea ezinezkoa zela usteta. Imanolek proposamena egin zidan arte. Saiatuko zela bera poemak komuneko paperean inprimatzeko modu bila. Asmoa martxan jarrita, hirugarren batek, Garik lagundu zigun ametsak papereratzen. Eta hiru hankako mahaiek herrenik egiten ez dutela sinistuta gaur arte.
Eta halaxe igande honetan Durangoko Azokan da aurkeztekoa komuneko paperean idatzitako poemen komuneko papera. Komuneko lanak plazerezkoak badira poesia pixka batekin plazer hori biderkatuko delakoan, kakainean aritzetik crackainean egitera pasako garelakoan.
Komuneko satisfazioak adinakoa litzateke Durangoko aurkezpenean izatea (kontuan izanda Skt Sekuentziaren diska berria aurkeztuko dugula Ahotsenean), baina ez naiz izango. Ezin. Berlinera noa. Aspalditik dut hitzemana hango zita. Maitasun zita. Eta zer nahi duzue esatea! Literaturak garrantzia badu ere, ez du maindire epelek eta besarkada beroek adinakoa.
Halaz ere, aurkezpenak ez dira Durangoko azokan bukatutako. Zuzeneko emanaldiekin jo eta su arituko gara datozen egunetan eta eramango ditugu, eramango ditugunez, komuneko paperak hara eta hona. Horri buruzko informazio zehatza eta osatua duzue blog honetan: http://komunekopaperean.blogspot.com/ Bertan jarriko ditut saioen inguruko kontuak ere, komuneko papera askatu bitartean sortzen diren sentipenak sarera ekartzeko.
Bertan jarriko ditut saioen inguruko kontuak ere, komuneko papera askatu bitartean sortzen diren sentipenak sarera ekartzeko.
1 Iruzkin
esan behar nizula eta esan gabe oraindik! Izan nintzen Ahotsenean, eta zuen taldeko bi ordezkariak kriston ondo aritu ziren. Eta Putzuzulo behin baino gehiagotan aiptau zuten denek, eta Hodei Esteban goraipatu… Aukera baduzu, zoriondu Gotzon Ahotseneagatik, aurtengo Durangoko gauzik onena horixe izan baita.