2010a ezin hobeto hasi du 27zapatak, urte berrirako proposamenen artean bloga maiztasun handiagoz berritzerik aipatu ez didan arren. Berlingo hotzei beldurrik izan gabe etorri da kapital alemanera, hegan, Olentzeroren opari express bat bailitz. Eta Olentzerok berak ere bueltatu dio mesedea, izotz artetik babesteko Martens punki batzuekin. Berlinen elurretan hasi dugu urtea, baina goxo goxo; dena den, ez diegu goxotasuna zapata berriei bakarrik zor…