Existitzen ez diren gerrak

Imanol Epelde
0

Munduan gatazkak mila dira eta gerrak ere bai. Horietako asko daude isilpean. Bat nahikoa gertutik ezagutzeko aukera izan nuen orain urte batzuk: Kolonbia. Bi udaz jarraian joan nintzen brigadista Kolonbiara, Medellín hiriburura.

Ordutik egunero iristen zaizkit korreora Kolonbian gertatzen diren hilketak, Kolonbian erailtzen dituzten sindikalista, abokatu, epaile, ikasle edota kazetarien erailketak eta desagerketak. Eta aitor dezadan: ni ere isilik egoten naiz. Ez dut blogean Kolonbiako zerraldoez hitz egiten inoiz. Baina hildako bakoitzak erauzten dit kontzientziaren patxada eta egiten ditudan gauzak haiekiko elkartasunaren koherentziaz ere egiten ahalegintzen naiz. Hango odolak ez daitezen alferrik isuriak izan. Munduko injustiziak periodikotan azaldu ez arren balio dezaten sikiera geure ekintzetan balio sozialari indar emateko.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA