Lanik gabe ezin bizi

Imanol Epelde
0

Mundua urte gutxitan zenbat aldatu den aiton-amonek erakusten digute ondo, gazte edo umetako kontuak azaltzen dizkigutenean. Baserriko bizimodua, jaiak, neska laguntzeak, lanak eta gerra. Eta kontatzeko modua, gauzak esateko artea.

 

Horren lekuko dira Auspoako liburu asko. Horietako bat hartu nuen orain gutxi esku artean eta irakurri: Lanik gabe ezin bizi, Bizente Barandiaranena. Eta pentsatu dut zein oihartzun gutxi eskaintzen zaien gure zaharrei eta euren liburuei gaur. Ez prentsan agertzen dira, ez telebistan, gutxiago sarean, haiengandik ikasteko duguna zenbaterainokoa den neurtzera iritsi ezinik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA