Bizitza zailtzen du batek portatilean Window$a kendu eta sistema eragile irekien aldeko apustua egiten duenean. Iphone bat erosi beharrean Androidun aparailuak poltsikoratzean. Facebooka utzi eta Zutagu bezalako plazetan sareratzean.
Errazagoa da dena, klaro, eginda ematen duten zentro komertzialetara makurtzean. Bizitza zailtzen du batek bestelako bideetatik. Baina baita zaildu ere, bizitzari 2a eta 0a gehitzen zaizkio: balio soziala, sorkuntza eta pasioa.
Horretarako eta horregatik dira ezinbesteko ezagutza informatikoak dituztenak bidelagun izatea, pazientzia agortezinez laguntzen zaituztenak.
Esaterako, ordenagailuan Ubuntua jartzen lagundu eta eguneraketak egiten laguntzen dizutenak, arazo teknikoak konpontzen dizkizutenak bizhitza truk, aholkatzen zaituztenak autopistetatik ez eta bidetxidorrak irekitzen…
Zor dizuet eta gaurkoa zuei. Eta batez ere hiri…
lastima nire esker ona eta estima lehenago adierazi ez izana Andima!
alegiya, laxte naukela berriz fabore eske!
1 Iruzkin
A ze bi!!!!!
PD: Gora .ogg