Taberna zaletasuna ez da egun batetik bestera sortzen. Gure herriko kaleak tabernaz beteak ditugu, helduentzako batzuk, umeentzako besteak. Aurreneko poteak txutxeri dendetan hartzen dituzte, Txiki Barretan. Etorriko diren azukre dosiak asimilatzen hasteko. Hurrengo tragoak, kale kantoi zikinetan edo etxe azpietan, likore botiletan, gaztetxoak direlarik. Azkenik, gu bezala, taberna arruntetan mozkortzen dira eta masturbatzen dute denbora.
Droga gogorra baita azukrea!