Olioa, eguzkia eta mapa mundiak

Imanol Epelde
0

Bi andrerekin egin dut topo kalean gaur.
Uda zer moduz doakidan galdetu didate. Badoala erantzun diet.
Eurena nola dihoan galdetu diet. Ea eguzkirik hartu duten.
Debekatuta omen dute.
Eta batek, pikor gorriz betetako besoak dizkit erakutsi.

Gaztetako kontuak!
osatu du.

Gaztetan, aberats itxurak eginez, kremarik ez eta frijitzeko olioa ematen genuen
.

Jakinak dira ondorioak, olioa emanda inork hondartzara joan nahiko balu ere.


Aberatsek bai krema eman! Usain hori eta…

Gu gaztetan, txantxetan ibiltzen ginen zeinek bizkarra gehiago gorrituko,
zeinek bizkarrean mapa mundi osoagoa edukiko.

Hondartzarik gabeko mapetan dabiltza orain,

Zarautzen bizi diren arren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA