• Nitaz
  • ETXEPARE RAP
  • IKUSGELA
  • ZERENBASKOAK
  • KOMUNEKO PAPEREAN
  • Harremanetarako
27zapata
by Imanol Epelde
  • 27zapata

Master bat eta bi lekZIO

Imanol Epelde
2010-09-29
1

Multimedia komunikazioa masterra egin dut 2009-10 ikasturtean EHUn. Ikasi dudana asko da, bai masterrean eta bai masterretik kanpo. Masterrean bertan denetarik ikasi dut, askotan sakontasun handirik lortzeko aukerarik gabe, baina baliagarria izan da guztia niretzako; ikasle bizitza gogoratzeko karpeta besapean, ikerkuntzan aritzeko, lagun berriak egiteko… Masterretik kanpo ikasi dut lana egin eta ikasten arituta, horixe bakarrik egin daitekeela: ikasi eta lan egin. Eta horrek osasun arazo larri zenbait ere sortu dizkit. Bi lekzio beraz master bakarrean.

Kontuak kontu, egindako lanak asko izan dira. Horietako bat azpimarratzekotan, euskal gazteentzako pentsatutako proiektu multimedia aipatuko nuke, etorkizuneko kontsumitzaileak mundu digitala sorreratik bertatik ezagutzen dutenak direlako, eta horiengan pentsatu beharra daukagulako euskarazko produkzioan. Eta bestea, ostegun honetan epaimahaiaren aurrean Leioako campusean azalduko dudan proiektua, masterreko azken lana: Euskarazko literatur testuak sarean: folksonomia baterako proposamena.

Segidan, erabiliko dudan aurkezpena jarriko dut, lanaren nondik norakoa zein den jakiteko. Hitz bitan esateko, euskaraz sarean literaturarekin zerikusia duen gune oro identifikatzea eta sailkatzea da helburua. Ondoren edozeinek ikusteko eta kontsultatzeko moduan jarri nahi da egitasmoa, erabiltzaileek ere euren ekarpenak egiteko moduan. Zuek esan interesekoa zaizuen edo zer aldatuko zenuketen, lan honek euskara jendearentzat baliagarria izan nahi du, eta ez kaxoian karpeta batean geratuko den lan bat. Horixe besterik ez. Eta horixe guztia.

OHARRA: azken emaitza oraindik ez dago kontsultagai. Egitasmoa baino ez da hau. Hurrengo hilabeteak egitasmoa egitate bihurtzen ahaleginduko gara. 2011. urte hasierarako egongo da prest biltegia.


Euskarazko literatur testuak sarean: folksonomia baterako proposamena on Prezi

Mila esker, masterrean eta lanean bidelagun izan zaituztedan guztioi. Batez ere nire tutoreari eta masterreko arduradunari, Agurtzane Elorduiri, eta Joseba Ezeizari, pazientziaz hartu nauelako beti. Baita Gorka Juliori ere, bere esanak argigarriak direlako beti-beti (kantua urrian, bale?), eta Egoitz Aldakurri ere bai, lan hau ez baitzen posible izango bera gabe.

About Me

Imanol Epelde.
Autokritika umoretsua egunEROkotasunari

1 Iruzkin
    birasuegi (e)k dio: Erantzun
    2010-09-29, 20:42

    Oso interesgarria dirudi proiektuak. Ahal duzunean erakutsi eboluzioa. Animo aurkezpenarekin!

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Komuneko paperean, emanaldi berriak2010-09-29
Nire komunetik III2010-10-05
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA