• Nitaz
  • ETXEPARE RAP
  • IKUSGELA
  • ZERENBASKOAK
  • KOMUNEKO PAPEREAN
  • Harremanetarako
27zapata
by Imanol Epelde
  • 27zapata

The Baldetik gosaltzen

Imanol Epelde
2010-10-08
1

Handia da The Balde aldizkaria. Hasieratik gustatu zitzaidan estiloa, testu labur eta irudi harrigarriz jantzia. Handia iruditzen zait aldizkaria egiteko hartutako hizkuntza irizpidea ere: euskara eta ingelesa. Ez besterik. Zertarako gehiago?

Uler gaitzakete, uler ditzakegu. Irudipena dut bi hizkuntza horiek bakarrik erabiliko bagenitu, gehiago komeni zaigun elebitasuna izango genukeela. Funtziona dezatela ospitaleek euskaraz eta ingelesez, jatetxeek jar ditzatela menuak euskaraz eta ingelesez, hondartzako bozgorailuetatik mintzo bitez bi hizkuntza horietan.
Hori egiten du The Baldek. Modu entretenigarrian, kultur edukiak sartuz, kaka esplikatzen ibiltzetik urrun. Hargatik naiz harpide eta areago, aste honetan Argian (aldizkari handia hau ere!) irakurritako Koldo Almandozen elkarrizketa irakurri ondotik, aldizkariaren akzio zenbait erosiko nituzke errentagarritasunik lortuko nukeen galdetu gabe. Baldetik gosaltzen jarrai dezadan.

About Me

Imanol Epelde.
Autokritika umoretsua egunEROkotasunari

aldizkariaargiaarteaeuskaraingelesakoldo almandozthe balde
1 Iruzkin
    Tweets that mention The Baldetik gosaltzen | 27zapata — Topsy.com (e)k dio: Erantzun
    2010-10-08, 9:37

    […] This post was mentioned on Twitter by Imanol Epelde Pagola and Euskal blogosfera, Euskal blogosfera. Euskal blogosfera said: The Baldetik gosaltzen: Handia da The Balde aldizkaria. Hasieratik gustatu zitzaidan estiloa, testu labur eta irud… http://bit.ly/boxXCM […]

    [WORDPRESS HASHCASH] The comment’s server IP (208.74.66.43) doesn’t match the comment’s URL host IP (74.112.128.10) and so is spam.

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

310, 365 egunez2010-10-07
Balea munstro eta 'Munstroa' antzerki2010-10-10
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA