Ume batek ordenagailua pizten duenean…

Imanol Epelde
2

…egiten du  klik Internet Exploreren. Bilatzailean “juegos” jartzen du gero, edo, oraindik poliki, you-tu-be idazten. Zartako handienak ateratzen diren bideoak aurkitu nahian aritzen da I., 9 urteko mutil koxkorra. Baina izan zitekeen Aritz, izan zitekeen Maialen. Denak ibiltzen baitira interneten, ordenagailuan, guraso edo anaia zaharragoen telefonoan, eskolan, etxean…

Zuek ba al dakizue zer erakutsiko beharko geniokeen ume bati interneti buruz? Zein gauza esplikatu beharko litzaizkioke? Debekatu beharko litzaioke ezer?

Galderak egiten ditut nik, baina erantzun batzuk ere aurkitu ditut, JAKINen azken alean, Adingabeak eta internet izeneko artikuluan. Bertan EU Kids Online sarearen gomendio politikoak ematen dira hainbat ikerketetan oinarrituta. Irudipena dut ondorio horiek geurera ekarri beharko genituzkeela eta aztertu, zer den guretzat baliagarri eta zer ez.

Urgentzia dauka kontuak. Interneten inguruan txiki-txikitatik hezi beharko genituzke. Bestela, telebistaren gertatua gerta dakiguke berriz. Inork ez du erakusten telebista nola, noiz, zer, zergatik kontsumitu behar den. Begi bistakoak dira ondorioak. Internetekin beste horrenbeste gertatzea, mortala izan daiteke.

2 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA