Interneten erabileraren inguruko gosari-bilera antolatu genuen aurreko larunbatean Putzuzulon. Eta hainbat hausnarketa-ondorio plazaratu nahiko nituzke plaza honetan, labur eta bote prontoan.
Deialdiari oso zarauztar gutxik erantzun zion, nahiz eta kanpotik ilustre asko bertaratu zen: @luistxo, @egaroa, @artsuaga, @birasuegi, @ishikawa_, @teketen, @ksukun
Horregatik uste dut ez dagoela kezka handirik interneten erabileraren inguruan edo ez dela jende gehienaren kezka nagusia behintzat. Eta horrek are gehiago arduratzen nau ni. Batez ere:
- internet kasik hiruzpalau sare sozial pribatuetara mugatu delako
- gure posta eta mugikorretatik gutaz jakin dezaketena gehiegizkoa iruditzen zaidalako
- bilaketa bide bat eta bakarra Google eta Google bakarrik delako
Soluzioak badira. Ez urrezkoak. Baina batzuk behintzat bai. Hasteko, guk kudeatuko ditugun gune eta zerbitzarietan ostatatu beharko genituzke sareak eta postak. Eta sare horiek, parte hartzaileagoak bihurtu. Googlen bilaketak ordezkatzeko aukerak sortzea zailagoa iruditzen zait. Baina bere monopolioarekin bukatu beharra eskatzea urgentea da.
Gorka Julio mintzatu zitzaigun horretaz eta gauza gehiagotaz. Eta egun osoa eman genuen hausnarrean. Horretaz eta Euskal Herria konpontzeko okurrentzietaz*. Inpresioa dut erabileraren inguruko kezka sozializatzen hasi beharko genukeela lehenbizi, hezkuntzatik eta hedabideetatik. Areago, Naroa Elortzaren blogean irakurri berri dudan bezala, G8aren bileretako gai ordenean ere sartzen hasi denean interneten erregulazioa.
*hurrengo zita Igeldoko jaietan!
3 Iruzkin
Uste dut sentsazio antzekoak izan genituela guztiok, eta kezka eza aldatzeko lehen pausuak ematen ari garela-edo.
Maratoi luzetxo bat izango da, baina hasi gara, batzuk beste batzuk baino lehenago, eta hori da gakoa.
Bitartean, mundua konpontzeko saiakera hauek benetan ondo datoz!
Bai. Terapeutikoak dira horrelako egunak…
aurrera!
Hemen horren inguruan beste zerbait http://paperekoa.berria.info/agenda/2011-06-02/030/001/internet_etorkizun_handiko_arma.htm